GORBEIA-ARTEA TELEzENTROa


Arteako Udalak Gorbeia-Artea Telezentroa sortu du. Telezentro hori Arteako Infante kaleko 2. zenbakian dago, 2. solairuan. Telezentroak Interneterako banda zabaleko sarbidea (2 Mbps-ko igoera-abiadura eta 300 Kbps-ko jaitsiera-abiadura duen ADSL linearen bidez) eta 15 ikaslerentzako gela infotelematikoa ditu. Gela horretan 16 ordenagailu (1,2 MHz-ko AMD K7 modeloa, 256 MB-ko RAM memoria, 40 GB-ko disko gogorra, CD-ROMa, 17 hazbeteko pantaila) eta periferikoak kontrolatzeko multimedia-sistema bat (Classnet) daude, eta horri esker, irakasleak informatika- eta komunikazio elektronikoko tresnak erabiltzen ikasteko abiadura %30 handitu dezake.

Gainera, Classnet sistema horrek gela hizkuntz laborategi bat balitz bezala erabiltzeko aukera ematen du. Gelak beste baliabide batzuk ere baditu, partekatuta baina: laser inprimagailua, kolorezko tintadun inprimagailua, eskanerra, web kamera, DVDa, CD grabagailua eta VHS bideoa.

Gela horrez gain, Telezentroak urrutiko lanerako eta/edo norberaren prestakuntza/urrutiko prestakuntzarako lau modulu dauzka (eskaeraren arabera) eta modulu horiek ere aurreko gelakoak bezalako ordenagailuak (AMD K7 modeloa) dituzte. Gainera, ordenagailu horiek guztiek DVDa eta Interneterako abiadura handiko konexioa dituzte.


Modulu horiek erabiltzen dituzten pertsonek Telezentroko harrera-lekuan dauden baliabideak partekatzen dituzte.

Hauek dira baliabide horiek: kalitate oneko kolorezko tintadun inprimagailua, laser inprimagailua, fotokopiagailua, faxa, paper eta filminetarako eskanerra, CD grabagailua eta hiru web kamera.

Harrera-lekuan ordenagailu bat dago, gelakoak bezalakoa, eta Telezentroko administrazio-zereginetarako baino ez da erabiltzen. Gainera, harrera-lekuan Telezentro osorako zerbitzari gisa lan egiten duen ordenagailua (AMD K7 1,4 MHz, 512 MB-ko RAM memoria eta 80 GB-ko disko gogorra) dago.

Hurrengo grafikoan Telezentroak osatzen duten gelak ikusten dira. Leku bakoitzaren argazkia ikusteko, klik egin ezazu gela horren gainean.

Aula Informática 63 m2 Modulu 3 eta 4. 11 m2
Informatika gela. 63 m2
Informatika gela. 63 m2 Modulu 1 eta 2. 9 m2
Harrera-lekua. 15 m2

Deskargatu plano osoa (108 KB)

 

Instalazio eta ekipamendu multzo horrek aukera paregabea ematen dio Arratiako eskualdeari IKTBek (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak) eta hainbat arlotan (ofimatika, diseinu grafikoa eta maketazioa, web diseinua eta programazioa Interneten, merkataritza elektronikoa...) erabiltzen diren potentzia handiko informatika-tresnek eskaintzen dituzten aukeren berri izan eta aukera horiez gozatzen hasteko.


Telezentroak, zerbitzuan daraman urtebetean, 1.000 ordu baino gehiago eman ditu pertsonak prestatzen eta hainbat talde igaro dira bertako gelatik: udalerriko neska-mutilak, ikastoletako irakasleak, eskualdeko langabetuak, hirugarren adinekoak, etab.
Eman diren ikastarorik gehienek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Enpleguko Institutu Nazionalaren diru-laguntza izan dute.

Telezentroko memoria deskribatzaile osoa deskargatzeko, klik egin ezazu hurrengo loturan:

Gorbeia-Artea Telezentroko Memoria Deskribatzailea (1,83 MB)